XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Estrategia bera dago PSE-EEren jarreraren atzean. PSE-EE, dagoeneko, PPri emango dion laguntza justifikatzen hasi da, logikoena zerrendarik bozkatuena errespetatzea dela esanez (nahiz eta Arabako Diputazioaren truke Gasteizko alkatetza eskatzen ari den).
Oraingoz, PP buru duen estrategiaren barruan dago PSOE: euskal nazio eraikuntza oztopatzea.
PPren eta Gobernuaren diskurtso osoa eta haren ekintzak (baita ETArekin hasitako harremanak ere) horretara bideratuta daude, Kongresuko eztabaidan Aznarren hitz harroek adierazi zuten bezala.
Ekainak 25 OSTIRALAHauteskunde ondoko negoziazioaren gaia pil-pilean dago.
Udalak astebete barru osatu behar dira eta alderdi politikoak buru-belarri sartuta daude eginkizun horretan.
Gasteizko Parlamentura hurbildu naiz goizean, eta nabaria zen interesgune nagusia hori zela: kolore ezberdinetako parlamentarioak hizketan korridoreetan, eta haien atzetik argazkilariak; kazetariak politikariengana hurbiltzen negoziazioetako sekretuen bila; politikariak kazetariengana hurbiltzen azken kontuen berri emateko (Rodolfo Ares PSE-EEkoa maisua da espezialitate horretan); kazetarien arteko taldeak, bildutako zurrumurruak trukatzeko prest...
Gaurko negoziatzaile nagusiak PP eta PSE-EEkoak dira: Arabako aulkiak dituzte jokoan.
Beste aldekoak beste zeregin batzuetan zebiltzan.
EHkoak, adibidez, oso lanpeturik zeuden negoziazioetan ibiltzeko: elkarrizketa bat
Beranduago jakin dut bilera zeukatela arratsaldean EAJ eta EArekin, baina ezer gehiagorik ez.